Astea bero hasiko dugu Donostian

Atzoko tenperatura altuak mantenduko dira gaur ere Donostian: 34 graduko tenperatura izatera helduko gara. 20 gradurekin hasi dugu eguna, eta tenperatura igoz joango da egunean zehar. Giro eguzkitsua izango da egun osoan zehar, baina arratsaldean lainoak agertzeko aukera dago. Dena den, biharko eguraldia ere antzekoa izango da, eta Euskalmetek iragartzen duenez, asteazkenean tenperaturaren beherakada igarriko dugu kostaldean.