Betaurreko moreak jantziko ditu San Telmo museoak
San Telmo museoak Betaurreko moreekin zikloa abiatuko du bihar. Clásicas y Modernas elkartearen laguntzarekin, begirada feministatik aztertuko dituzte zinema, historia eta artea. Hitzaldiak 19:00etan izango dira, gaztelaniaz, eta doakoak. Bihar zinemaz jardungo du Pilar Aguilar Carrascok, eta hilaren 30ean historiari erreparatuko dio Ana Lopez Navajasek. Urriaren 6an betaurreko moreekin begiratuko ditu bidaiak Pilar Rubio Remirok, eta 2022ko otsailaren 22an museoak aztertuko ditu Marian Lopez Caok.