Arte eszenikoetako programazio zabala izango da udazken honetan
Donostia Kulturak 22 antzezlan, 10 musika ikuskizun eta 2 musika jaialdi aurkeztu ditu gaur. Udazkenean egingo diren lehen ikuskizunetarako sarrerak bihar jarriko dira salgai ohiko saltokietan eta Donostia Kulturaren webgunean. Izan ere, Jon Insausti Donostiako zinegotziak azaldu duenez, datozeen emanaldietarako edukiera % 60an egotea espero dute, datozeen asteetan egon daitezkeen neurri berriekin.
Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, eta Larratxo eta Intxaurrondo kultur etxeetan izango dira programatutako helduentzako eta haurrentzako ikuskizunak.
Programa zabala prestatu dute udazken honetarako. Esaterako antzerkian, Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy eta Pascal Rambert Maitasunaren itxiera emanaldia izango da Antzoki Zaharrean. Dantzan bestetik, Haatik Dantza Konpainiak Errimak bi oinetan ikuskizuna egingo du Egiako Gazteszenan eta Musikan, Iñaki Salvador eta Alexis Delgadok kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenian.