Bandera horiak jarri dituzte Donostiako hondartzetan, hainbat bainularik azkura sentitu ostean
Arratsaldeko lehenengo orduetan, Donostiako hiru hondartzetako eta irlako hainbat bainularik azkura sentitu dute uretatik ateratzean, eta ondorioz udalak bainua mugatu egin du. Hain zuzen, bandera horia jarri dute Zurriolan, Kontxan eta Ondarretan, eta ez bainatzea gomendatu dute. Aldiz, gorria jarri dute irlan, han atzeman baitituzte azkura kasu gehienak: 25 inguru. Guztira, 50 bat kasu atzeman dituzte: 25 irlan, hamabost Zurriolan, hamar Ondarretan eta sei Kontxan.
Uraren analisiak oraindik egin ez badituzte ere, udalaren arabera, litekeena da Ostreopsis siamensis alga toxikoak eragin izana azkura kasuak. Udalak dioenez, azken egunotako tenperatura altuak izan daitezke alga hori Donostiako uretan agertu izanaren arrazoietako bat. Abuztuan antzeko gertakariak jazo ziren Iparraldeko hainbat hondartzatan.