Bi pertsona atxilotu dituzte aparkatutako autoetan lapurtzen saiatzen ari zirela
Ertzaintzaren komisaria, Antiguan. Ertzaintza Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi pertsona atxilotu dituzte Donostian, Antiguan aparkatutako autoetan lapurtzen saiatzen ari zirela.
Ertzaintzak 20 urteko gizon bat eta emakume bat atxilotu zituen igandean Donostian, ustezko lapurreta-delitu bat egotzita. Gertakaria goizeko 10:00ak aldera jazo zen, lekuko batek larrialdietako telefonora abisua eman zuenean. Izan ere, bi pertsona Antigua auzoan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailutara sartzen saiatzen ari ziren.
Polizia bertaratu zenean, bi pertsoak identifikatu eta dokumentazioa eta hainbat telefono mugikor zeramatzatela egiaztatu zuen, baina ez zuten haien jatorriari buruzko egiazko informaziorik eman. Hala, lapurreta-delitua egotzita atxilotu zituzten eta datozen orduetan epailearen esku utziko dituzte.

