Gaur ere tenperatura altuak nabarmenduko dira Donostian

Herenegun eta atzo izan genuen moduan, gaur ere tenperatura altua izango dugu Donostian: 28 eta 32 gradu arteko tenperatura izango dugu gaur. Hegoekialdetik dator haizea beroa, eta hezetasuna ere nabarmena da hirian. Arratsaldean, ekaitza izateko aukera dago, eta bihar tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.