Donostia Arraun Lagunaken balioak jasotzen dituen dokumentala aurkeztuko dute Aquariumean
Kontxako bigarren jardunaldia iritsi bitartean, Donostia Arraun Lagunakek Morir Remando izeneko dokumentala aurkeztuko du bihar Donostiako Aquariumean (17:00). Egitasmo honen bidez agerian utzi nahi dute urteetan zehar klubaren balioen parte izan diren kultura, kirol eta gizarte ekarpenen garrantzia.
Shernan ekoiztetxeak egin du lana, eta ekoiztetxeko Santiago Hernandez izango da aurkezpenean. Era berean, Itziar Eguren klubeko presidenteak eta Jose Ignacio Elizegi moderatzaileak parte hartuko dute.Egungo egoeraren murrizketak direla eta, gonbidapena behar da dokumentala ikusi ahal izateko.