Etzi zabalduko dituzte haurtxokoak eta gaztelekuak
Udalak Anoetako haurtxokoa eta gaztelekua eraikitzeko kontratua adjudikatu du. (Argazkia: Donostia Kultura) Udan itxita mantendu eta gero, etzi zabalduko dituzte Donostiako haurtxoko eta gaztelekuak. Egunero egongo dira zabalik, astelehenetan izan ezik. Asteartetik ostegunera eta larunbatetan, haurtxokoak 17:00etatik 19:15era egongo dira irekita, eta ostiraletan, berriz, 17:00etatik 19:45era.
Gaztelekuak, berriz, asteartetik ostiralera 17:30etik 20:00era egongo dira irekita, eta larunbatetan, berriz, 17:30etik 20:30era.
Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta sartu eta irteterakoan eskuak garbitu beharko dituzte gel hidroalkoholikoarekin.


