Hamar gradu egin du behera Donostiako tenperaturak

Hiru eguneko tenperatura altuaren ostean, 20 graduren bueltan esnatu gara gaur Donostian. Euskalmetek iragarri zuen moduan, hegoaldeko haizeak indarra galdu du, eta beroa apaldu da. Gaur, gehienezko tenperatura 25 gradukoa izango da, eta gutxienekoa, berriz, 19 gradukoa. Arratsaldean ipar haizea nagusituko da, baina Euskalmet agentziak ez du zaparradarik aurreikusten. Bai, ordea, bihar: tenperatura jaitsiko da, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak izateko probalitatea handituko da.