Zinemaldiaren bederatzi eguneko programazioa ikusgai jarri dute
Hilaren 17tik 25era egingo da 69. Zinemaldia, eta gaurtik ikusgai dago bederatzi eguneko programazioa jaialdiaren webgunean. Sarrerak hilaren 12tik, igandetik, aurrera eskuratu ahal izango dira Internet bidez, Zinemaldiaren webgunean eta Kutxabanken.
Sarreren salmenta mailaka egingo dute. Hilaren 12an, igandean, 09:00etatik aurrera, irailaren 17, 18 eta 19ko sarrerak eskuratu ahalko dira. Hilaren 13an, 09:00etatik aurrera, irailaren 20, 21, 22 eta aurreko egunetako sarrerak. Eta, azkenik, hilaren 14an, 09:00etatik aurrera, irailaren 23, 24, 25 eta aurreko egunetako sarrerak. Sarreren salmentaren informazio guztia helbide honetan ikus daiteke.
Aurtengo jaialdiaren azaleko protagonista Sigourney Weaver aktorea da. Donostia Sariari dagokionez, Marion Cotillard eta Johnny Deep aktoreek jasoko dute oroigarria.

