1962az geroztik, abuzturik lehorrena izan da aurtengoa
Uda oso ekain euritsu batekin hasi bazen ere, kontrako moduan bukatzen ari da, pasa berri den abuztua azken hamarkadotako lehorrena izan baita Donostian; zehazki, hirian ez da horren abuztu lehor bat erregistratu 1962tik.
Euskalmeten datuen arabera, ekainean prezipitazioen XX. mendeko marka historikoak hautsi ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat lekutan, besteak beste, Donostialdean. Ereñotzun, esaterako, 190,5 litro erregistratu zituzten metro koadroko. Ordea, uztaila eta abuztua lehorragoak izan dira, datuek agerian utzi dutenez.