Udalak lan-poltsa publikoak kontsultatzeko atal berria sortu du webgunean
Donostiako Udalak lan-poltsak kontsultatzeko atal berri bat sortu du bere webgunean. Hala, lan-poltsetan dauden pertsonek ww.donostia.eus helbidean kontsultatu ahal izango dute beren egoera, “nire gestioetara sarrera” atalean.
Poltsa horiek osatzen dituzten pertsona guztiek parte hartzen duten zerrenden informazio eguneratua izango dute eta horien barruko posizioak ezagutu ahal izango dituzte. Informazio hori eskuratzeko, ordea, beharrezkoa da identifikazio digitaleko sistema bat izatea eta lan-poltsetan parte hartzen duten pertsonek bakarrik ikusi ahal izango dute.
Donostiako Udalak 195 lan-poltsa ditu une honetan. Lanbide talde eta kategoria desberdinak daude eta 2.999 hautagai inguru biltzen ditu. Zerrendak enplegu publikoa finkatzeko udalean egin diren hautaketa-prozesuen bidez sortzen dira. Poltsa gehienek prozesua gainditu eta administrazioan lanpostu bat lortzeko puntuazio nahikoa lortu ez duten pertsonek osatzen dute.