Donostia Turismoak 'Udazkena Donostian – Amodiozko istorioa' kanpaina aurkeztu du
Donostia Turismoak hiria turismogune “seguru, jasangarri eta kalitatezko gisa” bultzatzeko lanean jarraitzen du, honelako balioei lotuta: “ongizatea, natura, zinema, gastronomia…”. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoko zuzendaritzaren laguntzarekin, Udazkena Donostian – Amodiozko istorioa kanpaina jarri du abian. Kanpainak Woody Allenen estiloa jasotzen du, eta bisitariak haien istorioa sortzera gonbidatzen ditu hemen ikusgai egongo diren proposamenen eta planen bidez: www.sansebastianturismoa.eus.
Kanpaina keinu zinematografikoz beteta dago Zinemaldiarekin bat eginez. Urriaren 30era arte egongo da aktibo eta publiko estrategikoari zuzenduta dago, arreta berezia jarrita gertuko, Espainiako eta Frantziako bisitarietan. Kanpainaren baitan, Ibilaldi bat Woody Allen-en Donostiatik ibilbide interaktiboa egiteko aukera ere egongo da.