Urtebeteko kartzela zigorra ezarri nahi diote Joseba Alvarez Piztu Donostiako kideari
Moussa artisautza saltzaile senegaldarra eta Joseba Alvarez Piztu Donostia plataformako kidea. (Argazkia: Piztu Donostia) Urriaren 6an epaituko dute Joseba Alvarez donostiarra, eta urtebeteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa ezarri nahi dizkiote. Piztu Donostia plataformako kide da Alvarez, eta, hain zuzen, plataformak eman du auziaren berri sare sozialetan.
Azaldu dutenez, “atentatua” leporatzen diote Alvarezi, “2018an artisautza produktuak saltzen ari zen Moussa senegaldarra indarkeria handiz atxilotzen ari ziren udaltzainei modu ez biolentoan aurre egiteagatik”. Auzipetuak salatu du “intentsitate txikiko arrazakeria eguneroko ogia” dela “zuria eta aberatsa ez den ororentzat”.
Donostiako "Zona Noblean" tokirik ez migrante prekarioentzat… Intentsitate txikiko arrazakeria eguneroko ogia da zuria eta aberatsa ez den ororentzat. Etxe eta lokal okupatuetatik kanporatu, kale gorrian utzi, lan egitea debekatu… Presio arrazializatua, alde egin dezaten… https://t.co/D4RKejbTg2
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) September 13, 2021

