'Saguzar gaua' egingo da Cristina Enean
Datorren larunbatean, hilaren 18an, Donostiako Udaleko Ingurumen sailak eta Naturtzaindia elkarteak ‘saguzar gaua’ egingo dute Cristina Enea parkean. Marisol Garmendia Ekologia zinegotziaren hitzetan, “animalia hauek zinemak eta literaturak bultzatutako fama txarra izaten dute. Saguzarrak ez dira oso ezagunak herritar gehienentzat, nahiz eta garrantzi handia duten ekosistementzat eta, oro har, gizartearentzat “.
Jarduera Cristina Enea parkean egingo da 19:30etik 21:00etara. Naturtzaindiako hiru adituk zuzenduko dute eta 60 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 17a baino lehen ingurumena@donostia.eus helbidean izena eman beharko dute.
Naturtzaindia elkartea saguzarraren inguruan ikertzen ari da eta Gipuzkoako lurrandean ugaztun horren atlas bat amaitzear dago. Jarduera osoan zehar saguzarren xehetasunak, ezaugarriak, bizi-zikloa eta mehatxuak azalduko dira panelen bidez. Horrez gain, saguzar-habia bat eta horiek detektatzeko erabili ohi diren aparatuak ere ikusi ahal izango dira. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera eten egingo da, ezinezkoa izango baita animalia horiek detektatzea.