Elkar besarkatuko dute Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian
2020an distantzia izan zen Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiko ardatza. (Argazkia: Zinemaldia) Aurreko urtean distantzia izan zen Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiko ardatza. Aurten, berriz, besarkadak izango dira ekitaldiaren muina ostiralean Kursaaleko auditorioan. Jon Maya dantzariak zuzenduko ditu galak eta Harkaitz Cano izango da gidoilarietako bat. Elena Iruretak, Asier Etxeandiak, Anne Igartiburuk eta Cayetana Guillen Cuervok ezustekoz beteriko gala bat aurkeztuko dute.


