Minbiziaren Aurkako Elkarteak 50 urte daramatza minbizia ikertzen

Minbiziaren Aurkako Elkarteak 50 urte bete ditu, eta minbiziaren ikerkuntzan mende erdi igaro izanari balioa emateko, denetariko ekitaldiak antolatu dituzte. Astelehenean ibilaldi osasungarri bat egingo dute, 09:30ean, Loiolako Erriberako egoitzatik abiatuta. Gainera, erretzeari uzteko laguntza terapiarako taldea antolatu dute Donostian, eta tabakismoan adituak diren zenbait profesionalek zuzenduko dituzte terapia horiek.
Irailaren 24a Minbiziaren Ikerketarekin loturiko Nazioarteko Eguna izango da, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte: topaketa digitalak, webinarrak, ikerlarien azalpenak, pazienteen bideoak eta abar.