Zinemaldia hastear da, eta hiria izarrez ari da betetzen
Marion Cotillard aktorea iritsi da Maria Cristina hotelera, eta prest dago Donostia Saria eskuratzeko. Gaur, 21:00etan izango da Zinemaldiaren irekiera gala Kursaaleko auditorioan, eta bertan emango diote Donostia Saria Marion Cotillardi. Jon Maya dantzariak zuzenduko ditu galak eta Harkaitz Cano izango da gidoilarietako bat. Elena Iruretak, Asier Etxeandiak, Anne Igartiburuk eta Cayetana Guillen Cuervok ezustekoz beteriko gala bat aurkeztuko dute.
Hilaren 25era arte, donostiarren eta Donostiaren presentzia nabarmena izango da Zinemaldian. Esaterako, Eva Villar diseinatzaile donostiarra arduratu da69. Zinemaldiko kartelak diseinatzeaz. Elkarrizketa egin dio Irutxuloko Hitzak.