Enduro lasterketa izan zen ostiral iluntzean Egian
Mendi bizikleta lasterketa urbanoa egin dute ostiral gauean Porrontxo Kulturaletan Egian. Guztira 40 pertsonek hartu dute parte proban, denak gizonak izan dira eta gehiengoa Urola Erditik etorritakoak. Ikusle ugariren babesarekin aldapa kaleko gainetik hasita, Karmengo Amaren kalera arteko ibilbidea egin dute. 20:00etan parte hartzaileak estilo librean eskailera eta aldapa behera aritu dira saltoak eginez eta 21:00etan lasterketa hasi dute. Iker Otamendi izan da lasterketako irabazlea eta bere atzetik Beñat Egialde eta Jon Otamendi iritsi dira helmugara.