Hiru pertsona atxilotu dituzte autobus geltokian arma zuriekin borroka egin ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez 29, 32 eta 44 urteko hiru gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Donostiako autobus geltokian arma zuriekin eta objektu sendoekin borroka egin ostean.
Gertakariak ostiralean jazo ziren, 18:00ak aldera Donostiako autobus geltokian. Hiru gazteak elkarri erasotzen hasi ziren, arma zuriak eta objektu sendoak erabiliz. Ertzaintzak atxilotu ostean osasun-langileek bertan artatu behar izan zituzten, baina horietako bat ospitalera eraman behar izan zuten zauri arinekin. Atxilotuak Ertzaintzaren komisaldegira eraman zituzten, eta gaur epailearen esku jarri dituzte.