'Auzolotsak' itzuli dira
Udako oporrak bukatu dira, eta errutinara bueltak berekin ekarri ditu Auzolotsak, Donostiako auzoetan denok ezagutzen ditugun pertsonaia horiek. Irutxuloko Hitzak eta Barrexerkak elkarlanean osatutako atalaren hirugarren bideoa bihar argitaratuko dugu, 12:00etan.
Orain arte Groseko eta Antiguako auzolotsak erakutsi dizkigute Barrexerkakoek. Bihar zein egingo dute publiko? 12:00ak arte itxaron beharko duzue.