Ekitaldeko Barrutiaren 2022ko aurrekontu proposamena ondu dute
Ekialdeko Barrutiaren 2022ko aurrekontu proposamena ondu dute, baita proposamen hori definitzeko eta udalari bideratzeko irizpideak ere. Honako gastuak zehaztu dituzte aurrekontu proposamenean: gutxienez 18.000 euro Barrutian euskara sustatzeko, 18.000 euro berdintasuna sustatzeko proiektuetara, 18.000 euro Barrutiaren eremu zehatz batean gizarte-diagnostikoa egiteko, eta 18.000 euro sortu daitekeen edozein beharri aurre egiteko.
Era berean, bost proiektu berri gehitu dizkiote 2021eko aurrekontuan onartutako proiektuen zerrendari. Bost proiektu horiek maiatzean onartutako zerrendatik kanpo gelditu ziren, eta aurrera eramango dira baldin denborarik eta aurrekonturik badago. Honakoak dira:
- Roteta Goikoa eta Altza pasealekuaren arteko arrapalak
- Larratxo kaleko 26 zenbakiko atzealdeko espaloia zabaltzea eta bertan dauden aparkalekuak berritzea
- Oinezkoen pasabidea egitea Pasai San Pedro kaleko 19.ean
- Julio Urkijo pasealekuan osasun zentrora doazen eskailerak berritzea
- Nao Etxea, Aterpea, Guardaplata eta Aitona-Amonen Etxean berrikuntzak egitea
Gainera, Ekialdeko Barrutiaren batzarrak, halaber, onartu zuen arloko zinegotzi ordezkariari edo dagokion arduradunari eskatzea behar diren baliabideak jartzeko Dbuseko 31 lineak ematen duen zerbitzua mantentzeko edo egun ematen duen zerbitzuaren antzekoa izateko.