Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu asteburuan
Igande goizaldean hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Parte Zaharrean, “desordena publikoen delitu bat eta kalte delitu bat” leporatuta. Ertzaintzak adierazi duenez, 05:00ak aldera hiru gazte Parte Zaharreko Mari kalean aparkatuta zeuden zenbait autoren pneumatikoak zulatzen ari ziren, eta ertzainak gerturatu zitzaizkienean, botilak jaurti zizkieten.
Hiru gazte horiek atxilotu dituzten jarraian. Batek 18 urte ditu, beste batek 19, eta besteak 18 urte baino gutxiago. “Desordena publikoa eta kalteak” egotzi dizkiete.