Loiolako mikologia eta gastronomia jardunaldiak berreskuratu dituzte
Loiolatarra elkarteak 22. Mikologia eta Gastronomia jardunaldiak egingo ditu, gaurtik aurrera. COVID-19aren eraginez, bertan behera utzi zituzten iaz. Aurten, ordea, aurrera ateratzea lortu dute. Jarduera guztiak elkartean eta Loiolako kultur etxean izango dira. Hain zuzen ere, kultur etxean ikusgai dago mikologia jardunaldien historia jasotzen duen erakusketa.
Ohiko egitaraua mantenduz, mikologia ikastaroek garrantzia berezia izango dute, bi mailatan banatuta. Daniel Palacios izango da irakaslea.
Hona hemen egitaraua:
- Hilaren 28ra arte, Mikologia ikastaroak.
- Irailak 29, asteazkena (19:30), Observación, identificación y organización de datos de hongos konferentzia, Observa plataformaren eskutik.
- Irailak 30, osteguna (19:30), perretxikoen laborantzaren ikastaroa.
- Urriak 1, ostirala (19:30), perretxikoekin postreak egiteko ikastaroa.
- Urriak 2, larunbata, jasotako perretxikoen hautaketa eta sailkapena, ondoren erakusgai jartzeko.
- Urriak 3, igandea (10:30etik), Perretxiko jaia eta jardunaldien bukaera.