Amara, Gros eta Intxaurrondoko lau haur parke berrituko dituzte
Donostiako Udalak hiriko hainbat haur parke berritzeko kontratua adjudikatu die Electro Talleres Zarauz eta Montajes Garra enpresei. Hain zuzen ere, Amara, Gros eta Intxaurrondokoak dira parkeak, eta horietan haur jokoak eta zoladura berrituko dituzte. Lan horiek egiteko hiru hilabeteko epea izango dute.
Hauek dira Electro Talleres Zarauz enpresak berrituko dituen plazak: Nafarroa Beherea plaza (32.313 euro), Baldomero Anabitarte plaza (29.115 euro) eta Atsedenetxe-Alice Gulick (53.861 euro). Bestalde, Montajes Garra enpresak Azkoitia plaza (23.695 euro) berrituko du.