Berak dioen moduan, "tripontzia" da Jon de la Cuesta gidoilari donostiarra, eta horregatik, gozatu egin du 'Las huellas de elBulli' dokumentala egiten. Zinemaldian aurkezten ari dira, eta Movistar+ plataforman egongo da ikusgai urritik aurrera.
Sare sozialetan zabaldu duten mezuaren bidez, Ancorak gogora ekarri nahi izan du Arte Ederretako eraikinaren eraiste prozesua martxan dela.
Protesta moduan, Ikatz kaleko tabernak itxiko dituzte ostegunean, hilaren 23an, 20:00etatik aurrera.
Coral Homes putre funtsak 60 egunez utzi du bertan behera Ramonaren, Amara Berriko bizilagunaren, etxegabetzea. Pozik agertu dira Kaleratzeak Stop plataformako kideak eta nabarmendu dute "hau bezalako salaketa publikoek eta mobilizazioek, bere emaitzak ematen dituztela".