Ana Ibañezen lanak Ilustratzailearen Txokoan izango dira ikusgai
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Ana Ibañez Elosua (Iruñea, 1972) artistaren lana izango da ikusgai. Ibañezek zirriborro egile, marrazkilari eta eskulturagile gisa definitzen du bere burua eta teknika ezberdinen mugak hausten ditu bere lanetan: haria, papera eta marrazketa uztartzen ditu.
Artistak banakako zein taldekako hainbat erakusketetan parte hartu du eta besteak beste, Iruñeko Gazte Sarien XIV. deialdian Eskulturako 2. saria eta pinturako 3. saria irabazi zituen. Bestalde, Dani Martinera idazlearekin batera hainbat irudidun liburu argitaratu ditu. Elkarrekin egindako Cosimoren katiuskak (Pamiela, 2018) obrarekin 2018ko Etxepare Album Ilustratu saria eskuratu zuen.
Erakusketa irailaren 22an, asteazkena, irekiko da eta abenduak 12ra arte izango da Aieteko Kultur etxean. Asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:30era, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 14:0etara bisitatu ahalko da. Astelehenetan eta jaiegunetan, ordea, itxita egongo da.