Emakumeen Etxeak 'Emakumeen Gune Interkulturala' berrabiaraziko du urtarrilean
Donostiako Udalak Emakumeen Etxeko Emakumeen Gune Interkulturala zerbitzua dinamizatu eta kudeatzeko zerbitzuaren kontratua adjudikatu du. Careers & Jobs enpresak garatuko du, kontratua urtebetekoa da, eta bi luzapen izan ditzake –bakoitza urtebetekoa–. Dinamizazio zerbitzu hau astean bi orduz eskeiniko da urtarrileko hirugarren astetik ekaineko azkenekora eta iraileko hirugarren astetik abenduko hirugarren astera Emakumeen Etxean.
Emakume migratzaileen ahalduntze prozesuak abian jartzea bilatzen duen zerbitzu bat eskainiko da, astero saio gune bat sortuz, kulturarteko berdintasun printzipioetatik, aniztasunaren aitorpenetik eta elkarreraginetik abiatuta, emakumeei beren errealitateak eta bizipenak partekatzen laguntzeko eta irtenbide kolektiboak bilatzen saiatzeko, zailtasunetatik ikasiz eta banakako eta taldeko lorpenak sozializatuz.