Holokaustoaren biktimen omenez "Urdina" eskultura jarri dute Aieten
2020ko urtarrilaren 28an, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Donostian deportatutako biktimen memoria historikoa bultzatzeko konpromisoa hartu zuen. Kalkuluen arabera, 150 euskaldun, horietatik 22 donostiar, deportatu zituzten naizen sarraski-esparruetara 1940 eta 1945 artean.
Hala, biktimen memoria gogoratuko zuen obra bat sortzea erabaki zen eta Aieteko parkeko lorategietan jarri dute dagoeneko. Ane Oyarbide Berdintasunaren eta Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi duenez, “2,5 metroko altuera duen espazio kubiko ireki bat da, hormigoi armatuz egina, eta bunker bat ekarri nahi du gogora, gure memoriak gerra gogor hari eta gertaera haiei buruz gordetzen dituen ikur ugarietako bat”. Denborarekin, pixkanaka landare igokariek eskultura inguratu eta estaliko dute. Gainera, kanpoaldean arrosa zuriak landatu dira.
Obraren egilea Iñigo Piñera arkitektoa da, eskultura egiteko lehiaketa irabazi zuena. Eskultura barruan nazien sarraski eremuetara deportatu zituzten 22 donostiarren izenak grabatu ditu. Kuboaren beste aldean, “lehio bertikal” batek parkean landatutako Ana Franken zuhaitza ikusteko aukera ematen du eta jatorri judutarreko gazte alemaniarraren inguruko testu bat jarri da.