Klimaren aldeko greba orokorrera deitu du Fridays for the Future erakundeak ostiralerako
Fridays For the Future nazioarteko erakundeak klimaren aldeko greba orokorrera deitu du irailak 24rako. Gipuzkoako hainbat talde ekologistek, erakunde sozialek eta sindikatuk osatzen duten Larreko Mahaiak ekimenarekin bat egin du eta herritarrei Donostiako mobilzazioan parte hartzera dei egin die. Ostiralean 11:00etan kontzentrazioa egingo dute eta 18:00etan manifestazioa, biak udaletxe parean izango dira.
Larreko mahaiaren ustez, “agintariek tematuta jarraitzen dute iraunkorra ez den eredu ekonomiko eta sozial batean, eta, horrela, krisi klimatikoa eta ekologikoa areagotu baino ez dute egiten”. Gainera, bertako agintarien ardura nabarmendu du: “ezinbestekoa iruditzen zaigu ageri-agerian uztea hemen egiten diren hondakin-, bioaniztasun-, lurralde antolaketa- edota energia-politikek larrialdi egoera globalarekin zerikusia dutela”.
Horregatik, “norabide aldaketa sakona” beharrezkotzat jotzen du, “trantsizio justu baterantz bidea egiteko”. Ostiralerako aurreikusitako mobilizazioak euskal jendartea aktbatzeko “urrats” garrantzitsua izan daitekeela uste dute mahaieko kideek eta herritarrak grebara deitu dituzte, bereziki manifestazioan parte hartzera.
Aldaketaldia
Pasa den neguan, Aldaketaldia larrialdi klimatikoaren aurrean aktibazio fase berri baten aurrean kokatzeko ekimena egin zuen Larreko Mahaiak beste hainbat eragilerekin batera. Larrialdi ekologikoa Euskal Herrian ere sortzen dugula aldarrikatu zuten.