Jolastokieta eta El Pilar-eko 50 etxe tasatuak adjudikatzeko behin-behineko zerrenda egin du
Donostiako Etxegintzak Altzako Jolastokieta –36 etxebizitza– eta Intxaurrondoko El Pilar –14 etxebizitza– eremuetako 50 etxebizitza tasatuen behin-behineko zerrenda egin du. Adjudikazio prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonak ageri dira. Zerrenda horretan, eskaera bakoitza zein kupotan sartzen den eta lortutako puntuak adierazten dira. Helbide honetan kontsultatu daiteke zerrenda.
Zozketan parte hartzeko 1.540 pertsonak eman zuten izena. Jolastokietan 212.000 eta 311.000 euro tartean egongo da etxebizitzen prezioa. El Pilar-en, berriz, 263.000 eta 390.000 euro artean (BEZ-a barne). Irailerako aurreikusten dute zozketa egitea. Kupo guztietarako adjudikazioa –kupo orokorra eta mugikortasun urriko kupoa–, komuna izango den baremazio sistema bidez egingo da, eta bertan parte hartzaile guztiak sartuko dira.