33 urte bete dira poliziak Mikel Kastresana tiroz hil zuenetik

Kastresana eraila Mikel Kastresana eraila, bere ama eta aitarekin. (Argazkia: Karlos Corbella)

1988ko irailaren 23an poliziak Mikel Kastresana ETAko kidea tiroz hil zuen Gipuzkoa plazan. 33 urte bete dira gaur. Lasarte-Orian jaio zen Kastresana 1957an, eta erbestean bizi izan zen. Hala ere, Hego Euskal Herrira itzuli zen ETAren komando ilegal baten barruan jarduteko.

1988ko irailaren 23an, 20:30 aldera, Begoña Uzkudunekin Bidasoa kafetegitik atera zen Donostian, eta hainbat poliziak inguratu zituzten Gipuzkoa plazan. Poliziak tiroz hil zuen Kastresana.

Mikel Kastresana

Mikel Kastresana.

HITZAkide HITZAkide