Dbuseko gautxori zerbitzuak ohiko ordutegiak berreskuratuko ditu
Dbusen gautxori zerbitzua. Bihartik aurrera, Dbuseko gautxori zerbitzuak ohiko ordutegiak berreskuratuko ditu, osasun neurriak malgutu ondoren. Zerbitzu horien azken irteerak 03:00etan izango dira ostiraletan eta jai bezperetan, eta 04:00etan larunbatetan Bulebarretik.
- B1-B2-B3-B6 lineak ostiralak eta jai bezperak 01:00etatik 03:00etara ordubetero, eta larunbatak 00:30etik 04:00etara, 30 minuturo.
- B4 linea ostiralak eta jai bezperak 00:15etik + 01:00etatik 03:00etara ordubetero, eta larunbatak 00:15etik + 00:30etik 04:00etara, 30 minuturo.
- B8-B9-B10 ostiralak 00:30etik 02:30era, ordubetero, eta larunbatak 00:15etik 03:45era, 30 minuturo.
Igandetik aurrera, berriz, Kontxako pasealekua berriro irekiko da igande eta jaiegunetan garraio publikorako, ohiko ibilbideekin jarraituz, Antiguako eta Erdialdeko noranzkoetan. Ohiko ibilbidea berreskuratzen duten lineak honako hauek dira: 5. Bentaberri, 18. Seminarioa, 25. Bentaberri-Añorga, 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio, 45. Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete geltokiak eta 16. Igeldo.

