Ane Gabarain Emmy sarietarako izendatu dute 'Patria' telesailean egindako lanagatik

AEBetako Emmy sarietarako izendatu dute Ane Gabarain aktore donostiarra. Patria telesailean egindako lanagatik jaso du izendapena. Gogora dezagun telesaila HBOk eta Alea Mediak ekoiztu zutela. Emmy sarien gala azaroaren 22an izango da New Yorken (AEB).
Beste hiru lehiakide izango ditu Gabarainek: Valeria Betucelli aktore argentinarra (El cuaderno de Tomy), Menna Shalaby egiptoarra (Every Week Has a Friday) eta Haley Squires ingelesa (Adult Material).
IRUTXULOKO HITZAk 2018an elkarrizketa luze eta zabala egin zion Gabaraini.