Txara II egoitza aurrean protesta egin dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek
252. greba eguna dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. Horren baitan, bi eguneko greba deialdi berezitua egin dute LAB eta LAB sindikatuek eta Gipuzkoako Senideak elkarteak. Gaur, kotxekarabana bat abiatu dute Domus VI Berra egoitzatik, eta Intxaurrondoko Txara II egoitzaraino joan dira. Han elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute egoitza aurreko biribilgunean. Hitzarmena orain! Aldundia, zure esku dago lelopean, langileen lan baldintzak duintzeko eta zerbitzua hobetzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Atzo, berriz, manifestazio jendetsua egin zuten Saguestik Gipuzkoa Plazaraino.