Ceinproko ikasleen 'Zero plastik' kanpainari buruzko erakusketa Cristina Enean
Ceinproko Diseinuko ikasleek ‘Zero plastik’ kanpainari buruz egindako erakusketa jarri dute Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan.
Karteletan, ehunezko material birziklagarrizko poltsetan, kamisetetan eta bestelako sorkuntzetan jasotako lanak daude ikusgai erakusketan. Kanpainarako aukeratutako logoa ere tamaina erraldoian sortu dute, plastikozko tapoiekin. Urte amaierara arte egongo da zabalik Cristina Eneako erakusketa-espazioan, 1. solairuko tunelean.
Marisol Garmenia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “diseinatzaile gazte horiek erakusketa batean San Sebastián Zero Plastik kanpaina garatzeko udalaren enkarguz egin zituzten sorkuntza eta lan guztiak erakusteko aukera izatea nahi izan dugu. Horren bidez, ingurumenari eta, bereziki, gure itsasoei kalte egiten dieten erabilera bakarreko plastikozko ontziak murrizteko beharraz kontzientziatu nahi genuen”.