Hiritarron Harrera Sareak lo zakuak eta mantak behar ditu
Euria, hotza eta negua bera iristen ari dira, eta Hiritarron Harrera Sareak lo zakuak eta mantak behar ditu, etxerik gabeko pertsonak laguntzen jarraitu ahal izateko. Izan ere, negua urtarorik gogorrenetakoa izan ohi da kalean bizi diren pertsonentzako.
Horregatik, Hiritarron Harrera Sareak laguntza eskatu die herritarrei. Lo zakuren bat edo mantaren bat eman nahi dutenek boluntario sarearekin harremanetan jarri beharko dute, eurekin lo zakuen eta manten entrega zehazteko. 631-81 99 08 edo 675-71 53 15 telefono zenbakietara deitu daiteke, edo redacogidaciudadana@gmail.com helbide elektronikora idatzi.