Metroak kaltetutako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du EH Bilduk
Argazkia : EH Bildu Igandean, EH Billduk metroaren ondorioz kaltetutako donostiarrei elkarkatsuna adierazteko kontzentrazioa egin zuen Antiguoko Benta Berri plazan. “Ez handitu zuloa lemapean” bizilagunen egoera salatu zuten dozenaka pertsonek.
Eneko Goia alkateari “beste aldera begiratzeari uzteko” eskatu zioten, eta kaltetutako bizilagunak “erabat babesgabe” daudela salatu zuten. Reyes Carrere EH Bilduko Donostiako bozeramaileak azaldu zuenez, herritar horietako batzuek “UTEen eta Euskal Trenbide Sarearen presioak jasaten ari dira eta kalteordaina eskaintzen zaien gutun bat jaso dute: “Gutun horiek babesgabetasun egoeran uzten dituzte herritarrak, ez baitakite zer egin enpresa handi hauen aurrean”.Alkatearen jarrera “lotsagarritzat” jo zuten: “Donostiako herritarrak babesteko eskatzen diogu Goiari, donostiar guztien alkatea delako eta bere betebeharra delako guztien eskubideak defendatzea”.
Ulia pasealekuko 124. zenbakiko etxebizitza atzeko mendi magalak hainbat luizi jasan ditu azken hiru urtetan. Lehena 2019ko abenduan izan zen. Lur asko eta errepidearen zati bat jausi ziren mendi magaletik. Bigarren luizia iazko urrian izan zen eta azkena pasa den astearean. Azken honek hare gehiago kezkatu ditu bizilagunak eta haien bizipen eta iritziak jaso ditu Irutxuloko Hitzak erreportaje honetan: Ulia pasealekuko hirugarren luiziarekin “oso kezkatuta” daude bizilagunak.

