Sanjulian ilustratzailearen lanak Okendo Kultur Etxean ikusgai

Sanjulian erakusketa Argazkia: Donostia Kultura

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak eta Corner4art galeriak (Sitges, Bartzelona) Manuel Sanjulian ilustratzaile bartzelonarrari eskainitako erakusketa antolatu dute. Gaur inauguratuko da Okendo Kultur Etxean eta azaroaren 13ra arte egongo da zabalik.

Manuel Perez-Sanjulian Clemente gidoilari eta marrazkilari bezala hasi zen bere bidea, baina beranduago bere tokia aurkitu zuen atzerriko merkaturako ilustratzioan. Testuinguru profesional horrek jarduteko askatasuna ematen zion (eta, horren barruan, Espainia frankistarentzat ezinezkoak ziren xehetasun erotikoak sartzeko aukera) eta horrek ahalbidetu egiten zion olio-pinturaren teknikan zuen nagusitasuna eta bere detallismo adierazkorra aplikatzea. Hal Foster, Diego Velazquez, Frank Frazetta era Francisco Goya bezalako artisten eraginen nahasketa bat da bere artea. Koloreen erabilera bereizgarriak eta, batez ere, irudiek koadroaren gainean duten antolamenduan eta konposizioan jarritako arretak distira egiten dut ebere lanetan.

Urriaren 29tik azaroaren 5era arte izango da Beldurrezko Astea eta egun horietan, Sanjulian bera Donostian izango da ikusleekin bere obraz hitz egiteko. Horrez gain, erakusketaren barruan, Sanjulián, el poder de la ilustración (2021) dokumentala estreinatuko da. David Garcia Sariñerak zuzendutakoa da eta aste osoan zehar ikusi ahal izango da.

HITZAkide HITZAkide