Sute bat izan da Parte Zaharreko tabernako sukalde batean
Igande arratsaldean, Parte Zaharreko kaleak kez bete ziren Konstituzio Plazako taberna batean hasitako suaren ondorioz. Gastroleku tabernan hasi zen sua, eta ez zen zauriturik izan. Hala ere, hainbat material hondatu egin ziren. Kea hiriko gune ezberdinetatik ikus zitekeen.
Bizilagunek adierazi dutenez, kezko hodei handi bat irten zen tabernako sukaldetik baina ez zuten inguruko eraikinik hustu behar izan. Iñigo eta Narrika kaleko zati bat itxi behar izan zituzten sua itzaltzeko, eta arratsaldeko 20:00etarako sutea gelditzea lortu zuten suhiltzaileek.