Aquariumak 'Ur Uherrak' lanaren emaitzak aurkeztu ditu
Nekane Aramburuk 2011an abiatutako ‘Ur Uherrak’ proiektuaren aurkezpen publikoa egin du gaur Donostiako Aquariumak. Ingurumenaren eta zientziaren arloan kokatzen da, sorkuntza eta esperimentazioa teknologia berri, poetiko eta etikoekin konbinatuz. Webgune honetan batu dituzte egindakoak, eta etorriko direnak.
Diziplina anitzeko laborategia sortu zen, artetik eta zientziatik publikoekin konexio berriak aztertzeko eta proposatzeko. Donostiako Aquariumetik abiatuta, museografiari/ondareari eta ozeanografiari esker, itsasoen inguruko mugaz gaindiko prozesuak garatu ahal izan dira: Kantauri-Atlantikoa-Ozeano Barea-Mediterraneoa. Sare hori 2021-2030ean zabaldu zen, UNESCOk ezarritako Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkadarekin bat etorriz.
Parte hartu duten artisten artean hjonakoak daude: Francisco Ruiz de Infante, Pilar Soberón, Marisa González, Begoña Egurbide, Juan Aizpitarte, Fabiana Barreda, Jon Cazenave eta Encastrable kolektiboak.
Zenbait teorikok beren beregi sortutako testuak eman dituzte proiektua diziplina arteko gogoetetatik kokatzeko. Michael Marder, Ikerbasqueko filosofoa, ingurumen-pentsamenduan eta landare-bizitzan espezializatua; Patricia Saragueta, CONICETeko (Argentina) ikertzaile zientzialariak eko-feminismoari buruz idatzi du; Nekane Aramburu, kultur sorkuntza garaikideko saiogilea; Iñaki Arrieta, EHUko Gizarte eta Kultura Antropologiako doktorea.