Udalaren txistulari taldeak urriaren 3an igandetako kontzertu denboraldia hasiko du

Donostiako txistulariak Donostiako Udaleko Txistulari Taldea, Plaza Berrian. Donostiako Txistulari Taldea

Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero eskaintzen dituen kontzertu denboraldia hasiko du urriaren 3an. Astero, hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musika eskainiko dute. Santa Maria Basilikako koru azpian izango dira kontzertuak 12:30etik aurrera eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Bere jardunen artean, hiria kontzertuz hornitzea dute txistulariek eta lan horretan urritik uztaila amaierara bitartean kontzertu-denboraldia eskainiko dute hirian.

HITZAkide HITZAkide