'Ekialdeko Barrutitik' aldizkariaren 2. alea argitaratu dute
Altzako udaletxe zaharra.Beñat Parra Ekialdeko Barrutian gertatzen diren gai garrantzitsuen berri eman eta elkarteetako ordezkariei ahotsa ematea helburu duen lauhilabetekaria da. Ekialdeko Barrutitik aldizkariaren 2. alea argitaratu da. Lehen alea apirilan argitaratu zen eta bigarrena irailaren amaieran argitaratu da.
Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Herrera auzoek osatzen dute Ekialdeko Barrutia, eta argitalpenak auzo horietako udal proiektu esanguratsuenen berri emango du, baita inguruko elkarteetako ordezkariei ahotsa eman ere.

