Bera Berak hilaren 17an eta 24an jokatuko ditu Europa Ligako kanporaketak
Liga ezinhobeto hasi ondoren, Bera Berak erronka polita du aurrez aurre. Europa Ligako Q2 kanporaketa jokatuko dute Paris 92 taldearen kontra. Joanekoa hilaren 17an izango da Gasca kiroldegian (12:00), eta itzulerako partida hilaren 24an Frantziako Issy les Moulineux herrian (16:00).
Frantziako liga indartsuko talde garrantzitsuenetako bat da Paris 92, fitxaketa onak egin dituena. Donostiako eskubaloi taldearen antzera, frantziarrek orain arteko ligako lau partidak irabazi dituzte. Era berean, jokalari erabakigarriak dituzte. Hala nola, Laura Flippes, Offendal, Gabriel, Lara Gonzalez, Niombla, Fofana eta Sajka.
Joanekoa ETB1ek emango du zuzenean partida zuzenean. Michalis Tzaferopoulos eta Andreas Bethmann greziarrak izango dira epaileak eta Cesar Castillo britainarra, EHFko delegatua.