Igeldo pasealekuko espaloia konpontzeko lanak hasi dituzte
Gaur hasi dira Igeldo pasealekuko hormigoizko espaloia berritzeko lanak, hain zuzen ere, La Sirena aterpetxetik Avenida Hotelaren inguruan doan zatian. Iaz pasealekuko beste zati bateko lanak egin zituzten eta horren jarraipena izango dira egun hauetan egingo dituzten konponketak.
Azken hilabeteetako euriek espaloia galtzadarik gabe utzi dute eta Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “horregatik, euri-urak bildu eta kolektoreetara eramango dituen areka bat” sortuko dute. Arekaz gain, zintarriak eta zoladurak berrituko dira, zorua sendotuko da eta argiteria publikoko eta edateko uraren banaketako sareak eguneratuko dira. Lanek, 59.382,23 euroko aurrekontua dute eta abenduaren amaieran amaitzea aurreikusten du udalak.