Platino Sariak Loreto Mauleon eta Aitor Gabilondo donostiarrentzat
‘Patria’ minisailean egindako lanengatik Loreto Mauleon aktorea eta Aitor Gabilondo zinegilea saritu dituzte Iberoamerikako Platino Sarien VIII edizioan. Mauleonek taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria jaso du minisailean egindako Arantxaren paperagatik eta Gabilondok sortzaile onenaren saria jaso du. Minisailak beste bi sari jaso ditu ere: minisail hoberenarena jaso du eta Elena Irureta zumaiarrak emakumezko aktore hoberenaren saria.
Saria jasotzean, Gabilondok nabarmendu du “bazela garaia hainbeste min eragiten duten gai horiei buruz hitz egiteko”. “Denok bizi izan dugu fikziozko istorio hau, eta denok genuen korapiloa urdailean istorio hau egiteko orduan. Zauriak oraindik irekita daudela uste dut, eta espero dut serie honek nire lurraldeko eta mundu osoko bizikidetzari laguntzea” gehitu du.
Platino Sariak Hauek dira Platino Sarien sustatzaileak: Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak (EGEDA), Zinema eta Ikus-entzunezko Ekoizleen Iberoamerikako Federazioak (FIPCA) eta Iberoamerikako Zinema Akademia eta Institutua. 2014an Panaman debuta egin zuenetik, lehiaketa hau urtero eta txandaka egiten da Espainiako Estatuan eta Latinoamerikan.