42 urte bete dira Justo Elizaran iheslari donostiarra tiroz hil zutela
42 urte bete dira Justo Elizaran Sarasola, iheslari donostiarra, BVE taldeak tiroz hil zuela atentatu batean Miarritzen (Lapurdi). Elizaranek 24 urte zituen eta bi seme. 1973an egin zuen ihes Donostiatik Lapurdira eta Baionan eta Miarritzen bizi izan zen.
Batallon Vasco Español-eko kide batzuk zain zituen lanera joateko autoa hartu zuenean eta metrailetaz egin zioten tiro. Zazpi bala-tiro eman zizkioten bizkarrean eta buruan eta ordu batzuk beranduago hil zen ospitalean.
Elizaranen semea den Aitor Elizaranek, argazki bat partekatu du sare sozialetan aita oroitzeko:
?✊? pic.twitter.com/K86qilwRlB
— Pasang Temba (@AitorElizagi) October 5, 2021