Autobus elektriko adimendunaren proiektua aurrera eramateko hitzarmena berritu dute
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmena berritu dute Autobus Elektriko Adimendunaren (BEA) proiektua idazteko eta ondoren ezartzeko. Hitzarmen honen arabera, udala arduratuko da Dbuseko 17. linean BEA ezartzeko azterketez, aurreproiektuak eta proiektuaz.
Hain zuzen, udalak bere gain hartuko du proiektua idazteko ardura, beti ere, Anoetako geltokian 17. linea eta topoaren igarobidearen arteko intermodalitatea bermatuta. Baita ere, hiriak dituen ezaugarriekin eta erabiltzaileen beharrekin bat eginda. Eusko Jaurlaritzak azterketetan, aurreproiektuan eta proiektuan parte hartuko du, eta BEA Anoetako geltokian ezartzeko lanetan ere koordinazio lanak egingo dituela.
Hitzarmenak 2022, 2023, 2024 eta 2025 ekitaldietan erakunde bakoitzak aurreikusi beharreko aurrekontu sailak zehazten ditu. Udalak proiektuaren %35 finantziatuko du (8.995.000 euro), eta Eusko Jaurlaritzak proiektuaren %65 (16.705.000 euro). Guztira, 27 milioi euro inguruko inbertsioa izango da.