Kristinaenean hildako beltxarga ez da eraso baten ondorioz hil, udalaren arabera
Asteburuan hilda agertu zen Kristinaenea parkeko beltxarga emea, eta beste hainbatetan gertatu den moduan, pertsonaren baten edo zakurren baten erasoaren ondorioz hil zela zirudien. Udalak jakinarazi duenez, ordea, ez da hala izan, arrazoi naturalen ondorioz baizik. Azaldu dutenez, “beltxargari egin zaion nekropsia makroskopikoak ondorioztatu du ez zuela inolako erasorik jasan”. Era berean, udaleko zerbitzu beterinarioek ez diote alterazio anatomopatologikorik atzeman, eta beraz, ez diote gaixotasunik atzeman ere. Horrela, auzia amaitutzat eman dute.
Eguzki Erakunde Ekologistak honakoa salatu zuen asteburuan: “Eguzkirekin harremanetan jarri diren lekukoen arabera, beltxargak lepoa okertuta zeukan, dardarka egon zen eta ezin zuen zutik mantendu”.