Udalak beste pauso bat eman du Igeldon Tokiko Erakunde Txikia sortzeko

Donostiako Udalak Siadeco enpresari adjudikatu dio Igeldoko Tokiko Erakunde Txikia sortzeko behar den txostena egiteko laguntza teknikoko zerbitzuak emateko kontratua. Adjudikazio prezioa 100.188 eurokoa da, eta enpresak hamahiru hilabeteko epea du txosten hori egiteko.
Iragan maiatzean udalak Igeldoko Tokiko Entitate Txikia eratzeko prozedura abiatu zuen. Lan talde bat osatuko dute udal talde politiko guztiekin eta Igeldoko Herri Kontseiluarekin adostu gisara. Iazko azaroan iragarri zuten Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko batzordea osatu zutela.
Hamaika pertsonako talde hau osatuko dute udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari batek, eskualdeko bost ordezkarik eta alkateak, presidentea izango dena. Orain arte egindako lanari jarraipena emango dio lan taldeak, eta prozesu osoan udalarekin harremana izango du.